Ramon Irizar, in memoriam
Ramon Irizar itzultzailea hil da Donostian, 64 urte zituela. Elizen Arteko Biblia eta, oro har, testu sakratuak euskaratzen lan handia eginda utzi du.
Senez aldizkariaren 23. zenbakian (2001) Elizen Arteko Biblia, berriro artikuluan Elizen Arteko Biblia itzultzeko prozesua eta langintza azaltzen zuen, 1978an hasi eta 1994an amaitu zena.
Prozesu luze horretan, Ramon Irizarren ekarpena berebizikoa izan zen, bai lantaldearen antolakuntzan, bai testuen itzulpengintzan.
Artikulu hartako paragrafo batek laburtzen du itzultzailearen ikuspegia eta, hainbatean, jokabidea:
Ez zait iruditzen testu sakratuek eskakizun bereziak dituztenik itzultzeko orduan, ezta Bibliak ere. Fundamentalismo-kutsua du uste horrek. Biblia ez da Korana. Itzultzaileak fedea lagungarri izan dezake, baina ikerketa kritikoan eta zientzietan -linguistika, filologia, semantika, historia...- aurkitzen du bere oinarri nagusia.
Gaur egun, Esloveniako Bibli Elkarteari esker, Bibliaren euskarazko bertsioa sarean kontsultatu daiteke, beste sei hizkuntzekin batera:
Elizen Arteko Biblia on-line
Argazkia: Zaldi Ero