Haur eta gazte literaturaren itzulpeneko «Vitoria-Gasteiz» sarietarako deialdia
Gasteizko Udalak haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak -2012an argitaratuak- saritzeko Vitoria-Gasteiz Sarietarako deialdia argitaratu du 2013ko ekainaren 12ko ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala). Sari bana emango da, bi sail hauetan: Haur literatura (6-12 urte), diploma eta 9.000 euro. Gazte literatura (13-18 urte), diploma eta 9.000 euro.
Oharra
Aurreko edizioen baldintzen aldean, bada aldaketa bat eragin handia duena eta azpimarratzekoa dena: edizio honetara aurkeztu ahal izateko, ezinbestekoa dute itzultzaileek Gasteizko Udalerrian erroldatuta egotea (4-a baldintza).
Proposamenak aurkezteko epea 2013ko abuztuaren 13an amaituko da (deialdia argitaratu denetik bi hilabetera).