"Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak" EHUren Udako Ikastaroetan
Gaurtik asteazkenera bitartean (2013ko uztailaren 22tik 24ra), euskarara itzulitako literatura izango dute hizpide Donostiako Miramar jauregian, EHUren Udako Ikastaroen programaren barruan: Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak . Azken hogeita bost urteotan egindako ibilbideaz gogoeta egingo dute parte-hartzaileek: zer itzuli den eta zer ez; zergatik; eta nola. Horretarako, zenbait ikertzaile eta adituren azterketak entzun ahal izango dira, eta ibilbide horretan protagonista izan diren zenbait itzultzailek beren esperientzien berri ere emango dute.