Itzulpengintza EHUko Uda Ikastaroetan

2005 Maiatza 12
Itzulpengintza EHUko Uda Ikastaroetan

Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen dituen Uda Ikastaroetan ordenagailuz lagundutako itzulpenaz jardungo dute hiru egunez, eta Quixoteren itzulpenaz hitz egingo dute beste ziklo baten barruan.

Hizkuntzalaritza zikloan Ordenagailuz lagundutako itzulpena izena duen ikastaroa antolatu du Elhuyar Fundazioak, Josu Waliñok zuzenduta. Ikastaro honen helburua itzultzaileei informatikak eta hizkuntzaren tratamendu automatikorako tresnek eskain diezaieketen laguntza ezagutaraztea da. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da:

  • lehen eguna: Itzulpen-memoriak eta haiek kudeatzeko tresnak.
  • bigarren eguna: Itzulpen automatikoa. Eredu teorikoak eta praktikoak.
  • hirugarren eguna: Itzultzaileentzako laguntza-tresnak.

Ikastaro honen bitartez, itzulpengintzako profesionalek eta, oro har, hizkuntzaren arloan lan egiten dutenek informatikak eskaintzen dizkien aukerak ezagutu ahal izango dituzte.

Ikastaro honi buruzko informazio gehiago EHUren web gunean aurkituko duzu.

Literatura zikloan, berriz, Euskal Herritik ikuspegi bat Quijoteren IV. mendeurrenean izena duen ikastaro elebidunaren barruan, "Kixoteren lanari buruz euskaraz egin diren itzulpen partzialak" izango ditu hizpide Xabier Kaltzakortak, eta "Pedro Berrondoren Quixoteren itzulpena", berriz, Gotzon Egiak.

Ikastaroaren argibide gehiago hemen aurkituko duzu.