Lothar Baier, in memoriam

2004 Abuztua 4
Lothar Baier, in memoriam

Joan den uztailaren 10ean, Lothar Baier hilik aurkitu zuten Montráleko bere etxean, dirudienez bere buruaz beste eginda. Idazle eta itzultzaile alemana izanik, luzaroan bizi izan zen Frantzian -gogoan izatekoa da Frantziako 1980ko urteen inguruan idatzirik utzi zuen Entreprise France erretratu eder bezain krudela- eta 2002. urtean Frankfurt utzi eta Kanadara joan zen bizi izatera.

Karlsruhen jaio zen 1942an, eta denetarik idatzi zuen: eleberriak (Le Délai, 1992), literatur kritika (beste batzuekin batera, Text und Kritik aldizkari sortu zuen), entseguak (A la croisée des langues ; du métissage culturel d'Est en Ouest, 1997) eta itzulpenak André Breton, Jean-Paul Sartre, Georges Simenon eta, batez ere, Paul Nizan-enak.

1985ean kaleratu zuen Un Allemand né de la Dernière Guerre, essai à l'usage des Français entseguan, Baierrek albo biko sentipen etenak adierazi zituen, hain luzaroan hurbileko izan zuen frantses herriaz.