Usoa Wyssenbachek eta Patxi Zubizarretak irabazi dute 2012ko Vitoria-Gasteiz Saria
Haur eta gazte literaturaren arloan euskarara egindako itzulpen lanik hoberenak saritzeko sortu zituen Gasteizko Udalak Vitoria-Gasteiz Sariak. Itzultzaile hauek dira aurtengo irabazleak: Haur literaturaren alorreko saria (9.000 euro eta diploma): Patxi Zubizarreta jauna, Irasagar arbolaren itzalean itzulpen lanagatik (jatorrizkoa: La sombra del membrillero, Mónica Rodríguez andrearena). Gazte literaturaren alorreko saria (9.000 euro eta diploma): Usoa Wyssenbach andrea, Maitagarri-ipuinetan sinesten zuen printzesa itzulpen lanagatik (jatorrizkoa: The Princess Who Believed in Fairy Tales, Marcia Grad andrearena).