2015eko Batzar Nagusia, apirilaren 25ean
EIZIEk, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, 2015eko apirilaren 25ean egingo du urteko Batzar Nagusia, Azkainen.
Ohi bezala, Zuzendaritza Batzordeak joan den urteko ekimenen berri emango du, eta elkarteak aurtengo ekitaldian jorratuko dituen lan ildo nagusiak ere eztabaidatuko ditu batzarrak.
Aurten, gainera, Zuzendaritza Batzordea berrituko da, eta lehendakari berriak hartuko du Iñaki Iñurrietaren lekukoa.
Eguna: 2015eko apirilak 25 (larunbata), 10:00etan hasita.
Lekua: Axafla Baita hotela