Premio Panhispánico de Traducción

2004 Urtarrila 16
Premio Panhispánico de Traducción

Gaztelera ofiziala duten herrialde guztietako erakunde publiko eta akademiko mordoxka batek lehenengo aldiz Premio Panhispánico de Traducción izeneko itzulpen sariaren deia egiten du, zientziari, teknikari eta lanbideei lotutako itzulpenak saritzeko.

Premio Panhispánico de Traducción honen lehen sariaren deialdia erakunde hauek egin dute: Unión Latina, Organización de Estados Iberoamericanos (OEI), Instituto Cervantes, Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas y Naturales, Fundación Española de Ciencia y Tecnología (FECYT) eta Federación de Gremios de Editores de España. Horrez gain, gaztelera mintzatzen den herrialdeetako itzulpen eskola, fakultate eta elkarte profesionalen babesa du sariak. Babesle diren erakunde guztien zerrendak erakusten du deialdi zabala dela benetan.

Zientziaren, teknikaren eta, oro har, jakintzaren esparru guztietan, gaztelerara egin eta 2000. urtetik aurrera argitaratutako itzulpenak sarituko dira, itzultzailea herrialde gazteleradun batean bizi baldin bada.

Hiru sari nagusi izendatu dira, 8000, 5000 eta 3000 eurokoak, baita saria apalagoak herrialdeka eta ohorezko aipamenak ere.

Lanak aurkezteko epea 2004ko urtarrilaren 31n amaituko da.

Helbide jakingarriak:

Premio Panhispánico de Traducción sariaren oinarriak

Lanak aurkezteko eredua (RTF formatuan)