Euskaltzaindiak urgazleak eta ohorezko berriak hautatu ditu

2021 Azaroa 30
Euskaltzaindiak urgazleak eta ohorezko berriak hautatu ditu

Itzultzaileak ere badira izendapenetan, bai urgazleetan bai ohorezkoetan.


Euskaltzaindiak gaur eman du jakitera zein diren ostiralean onartu zituen euskaltzain urgazleak eta ohorezko berriak.

Urgazleei dagokienez, Gipuzkoakoak, Bizkaikoak eta Ipar Euskal Herrikoak izendatu soilik, eta Euskal Herritik kanpoko batzuk ere bai. Izan ere, Arabakoak 2015ean izendatu zituen, eta Nafarroakoak 2016an.

Ohorezkoei dagokienez, azken izendapenak 2018an egin zituen.

Izendatu berrien zerrenda luzea da, baina, guztiak zoriondu ondoren, itzultzaileak nabarmendu nahi genituzke hemen:

Ohorezkoak: Lontzo Zugazaga (EIZIEko ohorezko bazkidea), Xabier Mendiguren Bereziartu eta Josu Zabaleta.

Urgazleak: Eba Gaminde, Asun Garikano eta Mikel Morris.

Esan bezala, zorionak guztioi!