FAGEren 6. kongresua Gasteizen

2007 Iraila 20
FAGEren 6. kongresua Gasteizen

Irailaren 20tik 22ra arte, FAGEren kongresua izanen da Gasteizen. Espainiako Germanisten eta Alemanezko Irakasleen Elkarteen Federazioaren kongresua hiru urtean behin antolatzen da, eta aurten GERN elkarteak (Euskadi, Errioxa eta Nafarroako germanistak) eta EHUko filologia alemaneko jakintza-arloak antolatu dute. Kongresuaren koordinatzailea Cristina Jarillot irakaslea da.

Hizkuntzalaritza, literatura eta kultura alemana eta alemanaren irakaskuntza jorratuko dira kongresuan nagusiki. Hala ere, itzulpengintzari eskaintzen zaion arloa ere badago; 15 hitzaldi inguru izango ditu. Horietako batzuk alemanetik euskarara eta euskaratik alemanera egindako itzulpenak izango dituzte hizpide.

Izena emateko epea kongresua hasi arte egongo da irekita. Parte hartzeagatik bi kreditu emango dira eta antolaketa lanetan laguntzeagatik beste kreditu bat.

Argibide gehiago:
www.fage.es