«Nola erabili corpusak modu eraginkorrago batean» ikastaroa - 2023
Helburuak eta edukia
Euskarazko corpus nagusiak aurkeztuko ditugu (Ereduzko Prosa Gaur, Egungo Testuen Corpusa, Elhuyarren Dabilena, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, Zuzenbide Corpusa), eta bakoitzaren bilaketa-aukerak eta trikimailuak arakatuko ditugu, corpus bakoitzari ahalik eta etekin handiena atera nahian.
Irakaslea
Non eta noiz:
Iruñean, 2023ko azaroaren 20an eta 23an. Euskaltzaindiaren egoitzan (Oliveto Kondea, 2, 2. solairua)
Ordutegia
09:30 - 11:30
Ordu-kopurua
Guztira, 4 ordu
Prezioa
-EIZIEko bazkideentzat: 45 euro
-Bazkide ez direnentzat: 60 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 50 euro
Izena emateko epea
2023ko urriaren 26tik azaroaren 8ra (biak barne)
Oharrak
- Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2023ko azaroaren 10ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.