Dionisio Amundarain ohorezko euskaltzain izendatu du Euskaltzaindiak

2014 Ekaina 5
Dionisio Amundarain ohorezko euskaltzain izendatu du Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu du Dionisio Amundarain euskaltzale, itzultzaile, irakasle eta idazlea. Amundarainekin batera, beste 11 lagunek jaso dute titulu hori, "euskarari egindako mesede bikainengatik".

Amundarain ohorezko bazkide dugu EIZIEn 2002. urteaz geroztik, euskal itzulpengintzaren esparrura egindako ekarpenengatik. Amundarainek euskaratu ditu, besteak beste, Itsasoa ur-bazter luzea da eta Elizen arteko Biblia (taldean).

Horrelako lanengatik eta euskalgintzaren munduan egindako lan handiagatik eman dio Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzainaren izendapena.

Zorionak!