«ELIAN: Esaldi Luzeak Itzultzeko Adimen Naturala» ikastaroa, Donostian

2023 Maiatza 9
«ELIAN: Esaldi Luzeak Itzultzeko Adimen Naturala» ikastaroa, Donostian

Juan Garzia izango dugu irakasle. Donostian, maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean.


Ezin esan laburxe zer den luze (osagarri ala gehigarri?)
Lemak gida buru-buztan, aurrerabide puskan
Itzuli?: zuzen atzera biratuz aurrera irauli
Aditzik ez?: hasi galdez (izen bada, zertan gara?)
Nolakoa egitura, halakoa solastura

Nori zer:

Ez da behar prestakuntza gramatikal teorikorik;
bai komeni, ordea, eskarmentu apur bat
testuak itzultzen eta esaldi luzeekin borrokan.

Literaturako adibide pare batean oinarrituko
gara —ingeles jatorrizkoa
[+ gaztelaniazko/frantsesezko bertsioak]
eta euskarazkoa—; hala, jarraibide praktikoak
ateratzen saiatuko haien iruzkinetik.

Irakaslea

Juan Garzia Garmendia

Non eta noiz

  • Donostian, 2023ko maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean (16:00 - 19:00)

Izena emateko epea

2023ko maiatzaren 9tik 17ra (biak barne).

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.