«Azpititulazioaren hastapenak» ikastaroa, izen-ematea zabalik
Urriaren 5ean eta 7an, 16:00etan. Irakaslea: Esti Unanue.
Helburua: Ikus-entzunezkoen azpidazketak baditu bere mamia eta berezitasunak: ahozkotasuna dela, pantaila eta denbora direla... Lantegi honek azpidazten hasteko oinarrizko jakintzak partekatzea du helburu. Film bat abiapuntu hartuta, forma eta edukiaren arteko elkarreraginaz jabetuko gara, eta, hizkuntzaren bereizgarrietatik hasita, azpitituluen srt. artxibo bat eratzerainoko bidea egingo dugu. Amaitzeko, audio-deskribapenari eta pertsona gorrentzako azpitituluei ere egingo diegu leku.
(*) Ordenagailuak beharko ditugu, ahal dela nork berea. Izena ematean galdetuko dizuegu ekar dezakezuen.
Irakaslea: Esti Unanue
Noiz: 2026ko urriaren 5a eta 7a
Non: Donostia, Euskaltzaindiaren egoitza
Ordutegia: 16:00 – 19:00
Izena emateko azken eguna: 2026ko irailaren 23a
Informazio gehiago eta izen-ematea, hemen.


