'Terraza debekatua', Literatura Unibertsala bilduman. Liburu-aurkezpena

2025 Azaroa 27
'Terraza debekatua', Literatura Unibertsala bilduman. Liburu-aurkezpena

Edurne Lazkanok itzuli du Fatima Mernissiren 'Terraza debekatua. Haremeko neskato baten istorioak''.


Kalean da Literatura Unibertsala bildumako 192. alea: Terraza debekatua (Fatima Mernissi). Abenduaren 2an aurkeztuko dugu, 10:30ean, Donostiako Udal Liburutegian.

Parte-hartzaileak: Edurne Lazkano (itzultzailea), Ana López (Eusko Jaurlaritza), Inazio Mujika (Erein eta Igela argitaletxeak) eta Fernando Rey (EIZIE).

Streaming bidez ere ikusi ahal izango da aurkezpena.