Jokin Zaitegi Sariketa - Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2024
Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute.
2024an, Suediako Akademiak Han Kang idazle hegokorearrari eman dio Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua idazle horren Barazkijalea eleberria itzularaztea da.
Kontuan izanik gutxi direla koreeratik zuzenean euskaratzeko gauza direnak, gaztelaniazko eta frantsesezko bertsioak ere eskaintzen dira lagungarri, idazleak berak hala gomendatuta. Zubi-hizkuntza gehiago ere erabil ditzake itzultzaileak, norbere nahien eta gaitasunen arabera. Dena dela, lagina euskaratzeko zer hizkuntza erabili d(it)uen zehazteko eskatzen zaio hautagaiari.
Itzuli beharreko testua parte-hartzaileen esku jarri dute antolatzaileek:
Lanak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 31ko gauerdian amaituko da.
Epaimahaia Xabier Etxeberriak, Joannes Jauregik eta Leire Vargasek osatuko dute.
Ikus hemen sariketaren informazio osoa.
(Irudia: Wikipedia)