Itzulpengintza berezitua lantzeko graduondokoak on-line

2006 Ekaina 26
Itzulpengintza berezitua lantzeko graduondokoak on-line

Valladolideko Unibertsitateak bi graduondoko ikasketa eskaintzen ditu on-line, ingelesa-gaztelera konbinazioaz. Aditu titulua edo masterra aukera dezakete ikasleek.

Teknologia berriek hainbat abantaila eskaintzen dizkigute itzultzaileoi formaziorako. Etxetik mugitu gabe, gure denbora nahi dugun moduan kudeatuz, graduondoko ikasketak egiteko aukera eskaintzen dute hainbat unibertsitatek. Horren adibide ditugu Valladolideko Unibertsitateak eskaintzen dituen bi graduondokoak. Itzulpengintzaren alorrak lantzea da bi graduondoko ikasketa horien helburua. Aditu titulua ikasturte batean egin daiteke eta, nahi izanez gero, ikasketak jarraitzeko aukera dago, ondoren, masterra eginez. Ondoren aipatzen diren oinarrizko alorrak landu ditzakete ikasleek bi graduondokoetan (batetik bestera, ikasgai bakoitzeko kreditu kopurua aldatzen da, eta masterrean ikasgai kopurua ere handiagoa da):

  • Analisi kontrastiboa
  • Terminologia, dokumentazioa eta itzulpengintza
  • Kazetaritza testuen itzulpena
  • Testu juridikoak
  • Testu ekonomikoak
  • Ikus-entzunezko testuak
  • Literatura testuak
  • Medikuntza alorreko testuak
  • Testu zientifiko-teknikoak
  • Argitaletxeentzako itzulpenak
  • Ikasturte amaierako proiektua

Izena ekainaren 1etik irailaren 30era arte eman daiteke. Aditu tituluaren matrikularen kostua 1.200 EUR da eta masterrarena 2.100 EUR. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Valladolideko Unibertsitatearen master eta aditu tituluen eskaintza orria. Aditu titulua eginez gero, masterraren bigarren urtea on-line egiteko aukera ematen dute, berez presentziala den arren.