«Azpititulazioaren oinarriak» ikastaroa (online). Izena emateko epea zabalik.

2020 Ekaina 16
«Azpititulazioaren oinarriak» ikastaroa (online). Izena emateko epea zabalik.

Bi plataforma erabiliko dira ikastaroa egiteko: Moodle eta Jitsi.


Irakaslea: Bego Montorio Uribarren

Helburua: Azpititulaziora hurbiltzea. Zer den, nola egin behar den eta horretarako programak aurkeztu eta probatzea.

Noiz: 2020ko uztailaren 2tik 17ra.

Non: Online. Bi plataforma erabiliko dira ikastaroa egiteko:

  • Moodle: Hor izango da informazioa eta material guztia. Foroak erabiliko dituzte irakasle-ikasleek elkarrekin komunikatzeko. Ariketak plataforma horretara igo behar dira.
  • Jitsi: Bideobilerak egiteko erabiliko da. Hiru bilera izango dituzte parte-hartzaileek:
    1. Uztailak 7 (asteartea): 17:00 - 18:00 (60')
    2. Uztailak 8 (asteazkena): 16:30 - 18:00 (90')
    3. Uztailak 14 (asteartea): 17:00 - 18:00 (60')

Izena emateko epea: Ekainaren 23a.

Ikus aurkezpen-bideo honetan ikastaroaren aurkezpena eta egitaraua.

Informazio gehiago eta izen ematea.