Kirmen Uriberen poemak ingelesez

2005 Ekaina 9
Kirmen Uriberen poemak ingelesez

Kirmen Uriberen poemak itzultzeko beka jaso du Elizabeth Macklinek

American PEN Clubaren itzulpen beka jaso du Elizabeth Macklin idazle estatubatuarrak, ingelesez Meanwhile, Take My Hand izenburupean argitaratuko den Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik poema bilduma itzultzeko.

Mundu zabaleko hizkuntzetatik ingelesera itzultzeko diru laguntzak dira horiek. Aurtengoa da bekaren aurreneko deialdia, eta New Yorkeko Lincoln Centerren egin den ekitaldian jaso du Macklinek beka, aurkeztutako 130 egitasmoetatik beste hamabirekin batera.

Besteren artean, epaimahaiak Roberto Bolaño, Olivero Girondo, edo Lea Goldbergen liburuak aukeratu ditu beka hauei esker ingelesez ezagutu daitezen.

Hemen Elizabeth Macklinen web gune interesgarria.