"Itzulpen automatikoa: eraginkortasuna handitzeko tresna"
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien garaian bizi gara, eta garai horrek gizarte osoari ez ezik, itzulpengintzaren arloari ere bete-betean eragiten dio. Hasieran itzulpen-memorien erabilera etorri zen, eta Wordfast, Trados eta antzeko tresnak azaldu ziren. Orain, tresna horien erabilera oso zabaldua dago. Egun, tresna horiek itzulpen automatikoarekin osatu dira, lanean laguntzeko, eta eraginkortasuna handitzeko asmoz.
Mintegiaren helburua
Itzulpen automatikoak nola lagun gaitzakeen aurkeztuko da, administrazioko gaztelania-euskara itzulpen-lanetan. Itzulpen automatikoa erabiliz eraginkortasuna nola handi daitekeen erakutsiko da, eta horretarako zein baliabide behar diren azalduko da.
Egitaraua
09:45 - 10:00 Harrera
10:00 - 10:30 Zer da itzultzaile automatiko bat? (Ibon Aizpurua)
10:30 - 11:15 Itzulpengintza automatikoa administrazioko itzultzailearen bidelagun (Karlos del Olmo)
11:15 - 11:45 Atsedenaldia - Kafea
11:45 - 12:30 Demostrazio praktikoa
Datu praktikoak
Data: 2011/09/29
Ordutegia: 10:00etatik 12:30era
Iraupena: 2,5 ordu
Lekua: Eleka, Zelai Haundi kalea 3, , 20170 Usurbil. Ikusi kokapena
Antolatzailea: Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Nori zuzendua
Administrazioko itzulpen-arduradunei eta euskara-arduradunei eta administrazioan itzulpengintzan aritzen den edonorentzat.
Izena emateko
Izena ematea doakoa da, horretarako bete ondorengo formularioa
Informazio gehiago
e-postaz: info@eleka.net
Telefonoz: 943377225 (Ibon)