Guridiren "El Caserío" erabat euskaraz

2005 Azaroa 21
Guridiren "El Caserío" erabat euskaraz

Zarzuela bat euskaraz ikusi ahal izango den aurreneko aldia izango da, Guridiren El Caserío zarzuela antzeztuko duen Arrasateko Izaskun Murgia Elkarte Lirikoaren eskutik. Aipatu elkarteko Naroa Elortza elkartekideak egina da itzulpena. Eta taularatzea Arrasaten izango da abenduan.

Orain dela urte batzuk, Azpeitian, El Caserío zarzuelako abestiak euskaraz abestu zituzten. Euskaratzea Xabier Euskitzeren lana izan zen orduan, baina ez ziren elkarrizketak taularatu. Eta oraingoan, berriz, bai, oraingoan oso-osorik euskaraz ikusteko aukera izango da.

Itzultzaileak dioenez, "beharbada ez du halako grazia izango, baina ez da euskaldunon parodia izango. Eta ez dira aktore eta aktoresak dantzari jantzita egongo, orduko baserritar jantziez azalduko zaizkigu taula gainean. Izan ere, aurten ez da Arrasaten El Caserío zarzuela taularatuko, Baserria baizik.”

Saioak abenduaren, 10, 11, 16 eta 17an, izango dira, Arrasateko Amaia Antzokian.

Iturria:

Sustatu

Erabili