Artikulua 2tzuL-en: "Kosten izenak", Alfontso Mujika
2012ko martxoaren 5ean, Costa del Sol euskaraz nola den galdera plazaratu zen ItzuLen . Antzeko galdera bat iritsi zen Euskaltzaindira 2007an, eta, halakoetan egin ohi den bezala, Exonomastika batzordera bidali zen. Galdegileari erantzuteaz gainera, Exonomastika batzordeak modu zabalagoan landu zuen gaia, eta kosten izenei buruzko gomendio bat prestatu zuen. Kontua da irizpen eta gomendio horiek kontsultatzeko aukera zegoela Euskaltzaindiaren webgunean, arauak kontsultatu daitezkeen modu berean. Hala ere, gaur egun, aukera hori desagertu egin da. Horregatik, itzultzaileentzat interesgarri gerta daitekeelakoan, 2tzuLen argitaratzea erabaki da.