«Itzultzaile Berriak» gazteekin solasean, Donostiako Zurriola Ikastolan
Itzultzaile Berriak programaren baitan, solasaldi bat antolatu zuen EIZIEk Donostian, Zornotzako Barnetegian euskara ikasten ari diren lau itzultzaileekin.
Otsailaren 14an, «itzultzaile berriek» Zurriola ikastolako ikasleei egin zieten bisita, programaren helburuetako bati jarraituz: itzulpengintza eskoletara ere eramatea, itzultzaile gonbidatuen kulturak eta hizkuntzak ezagutarazi eta lanbidearen garrantzia gazteei ere azaltzeko.
Hala, Batxilergoko lehen mailako ikasleekin bildu ziren itzultzaileak. Ikasleek aurretik ere landua zuten itzulpenaren garrantzia literaturaren hedapenean, Literatura Unibertsala ikasgaian, eta EIZIEren proposamena baliatu nahi izan zuten Lituaniako, Poloniako, Bulgariako eta Esloveniako letrak gertuagotik ezagutzeko.
Irakurri saioari buruzkoak hemen.