Zerbitzu Publikoetako interpretazioari buruzko jardunaldiak
Letren fakultateak ( EHU ) antolatu ditu jardunaldiok, eta Gasteizen elkartuko dira bi egunez gai horren inguruan jarduteko, 2010eko otsailaren 4an eta 5ean, hain zuzen.
Euskal Autonomia Erkidegoan asko gehitu da atzerritar jatorriko biztanleria. Gure kaleetan oso leku desberdinetako pertsonak ikusten dira; gure osasun zentroetan, eskoletan eta abar, hizkuntza oso desberdinak entzuten dira. Horrek guztiak zenbait gai planteatu ditu gure gizartean, eta mahai gainean jarri den azken gaietako bat zera da: nola gainditu daitezkeen pertsona horien hizkuntza mugak eskubide osoz dagozkien zerbitzu publikoetan arazorik izan ez dezaten.
Gurea bezalako gizarte batean, zeinetan politika guztien gunean dauden zerbitzu publikoak eta haien kalitatea, ezin zaio ezikusia egin errealitate eleanitz horri. Hori kontuan izanik, Gasteizen bi egunez elkartuko dira Euskal Herriko eta Espainiako zenbait unibertsitatetako bitartekaritza eta interpretazioko ikerlari, irakasle eta profesionalak. Jardunaldietara gonbidaturik daude administrazioetako kargu politiko eta teknikariak, bitartekaritza eta interpretazioko profesionalak, itzulpeneko eta interpretazioko ikasleak, eta abar.
Hemen duzue informazio guztia.