Jon Zabaletak jaso du 'dabilen elea' saria
Atzo ospatu genuen aurtengo Euskal Liburuaren Gaua, eta Jon Zabaleta irudigileak jaso zuen dabilen elea saria: Antton Olariagak berarentzat eginiko irudi eder bat. Lagun asko hurbildu ziren Idoia Noblek gidaturiko ekitaldi honetara, saritua zoriondu eta liburugintzan dihardutenekin hitz-aspertu bat egiteko asmoz. EIZIEren atarian jarri dugu ekitaldiaren berri .
Euskal Liburuaren Gaua urtero egin izan da 2008. urteaz geroztik, bi helburu nagusirekin: batetik, euskal liburugintzaren sektorea gizarteratzea eta ikusaraztea, kultur industriak euskal gizarte eleanitzaren garapenari egiten dion ekarpena agerian jarriz, eta, bestetik, sektore horretan parte hartzen duten eragileen bilgune eta topaleku izatea: argitaratzaileak, idazleak, irudigileak, itzultzaileak