Pentsamenduak literaturan zehar: EHUko Udako Ikastaroa

2006 Maiatza 29
Pentsamenduak literaturan zehar: EHUko Udako Ikastaroa

Euskal Herriko Unibertsitateak Udako Ikastaroen barruan eta LIMES bildumaren eskutik Pentsamenduak literaturan zehar izenburuko ikastaroa antolatu du ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean.

Bertan, besteak beste, Bernando Atxaga, Anjel Lertxundi, Joan Mari Irigoien eta Carlos Rojas idazle ezagunek hitz egingo dute. Egitarauak erakusten duenez, hainbat izango dira ikastaroak landuko dituen gaiak, guztiak ere pentsamenduaren eta literaturaren ingurukoak.

Ikastaroak 30 orduko balio akademikoa izango du eta euskaraz izango da. Matrikula maiatzaren 31 baino lehen eginez gero 70 euro ordaindu beharko da, ekainaren 1etik aurrera, berriz, 84 euro. Ohikoa den bezala, ikastaroa Donostiako Miramar jauregian egingo da.