'Frankenstein', Donostiako Liburu Azokan

2018 Apirila 18
'Frankenstein', Donostiako Liburu Azokan

Frankenstein eramango dugu aurten Gipuzkoa Plazako azokara, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Izan ere, 200 urte bete ditu Mary Shelley idazlearen obra handi honek.

Noiz: apirilaren 23an, goizeko 12:00etan hasita, ordubetez. 

Non: Gipuzkoa plazako Liburu Azokan, Donostia Kulturaren gunean.

Iñigo Errastik ekarri zuen euskarara, 2013an, Literatura Unibertsala bildumarako, eta azokan izango da itzultzailea bera ere, liburuari buruz solasean. Garazi Ugaldek , berriz, bildumari buruzko sarrera labur bat egingo du aurretik, bildumaren ibilbidearen berri emateko.