Urruneko interpretazioari buruzko gomendioak argitaratu ditu EIZIEk

2020 Ekaina 29
Urruneko interpretazioari buruzko gomendioak argitaratu ditu EIZIEk

Interpretazio moduak ere aldatzen ari dira teknologia berrien eraginez, eta, azkenaldi honetan, pandemiaren ondorioz bereziki, badirudi areagotzen ari direla urruneko interpretazio zerbitzuak ere.


Hori dela eta, EIZIEk zenbait gomendio argitaratu ditu, interpretazio mota hori erabiltzen dutenen profesional eta bezeroentzat, saioak ahalik eta baldintzarik onenetan egin daitezen. Besteak beste, instalazioak eta alderdi teknikoak, interpreteen osasuna, legeari loturiko kontuak… halakoen inguruko gomendioak bildu dira dokumentuan.

EIZIEko kide diren freelance interpreteen arteko bilera baten fruitu dira gomendio hauek (ikus gomendioak hemen).

(Irudia, Europako Batzordetik hartua)