«Itzulpena ez da neutrala, itzultzailea ere ez» ikastaroa (Bilbo)

2024
Urria
22
Noiz:
2024/10/22 16:00
2024/10/23 19:30
Non:
Euskararen Etxea, Bilbo
Gehitu zure egutegira
iCal

Ekitaldiak

Mintegi honetan, azpimarratu nahi dugu itzulpena ez dela inondik inora ere neutroa, eta itzultzaileak hartzen dituen erabakiek berebiziko garrantzia dutela xede-testuan, eta berebiziko eragina xede-irakurleengan. Itzulpena, are gehiago, eraldaketarako eta borrokarako tresna izan daiteke. Itzultzailea zenbat eta kontzientziatuago egon hizkuntzaren erabilerak generoan, arrazan, klasean eta beste hainbat ezaugarritan izan ditzakeen ondorioez, eta zenbat eta zehatzago ezagutu bere ez-neutraltasun propioak, orduan eta prestatuago egongo da itzulpenaren bidez hainbat injustizia ez errepikatzeko; funtsean, bere itzulpen-jarduna aberastuko eta zabalduko du.

Irakasleak: Danele Sarriugarte eta Aiora Jaka

Egunak: Urriak 22 eta 23

Informazio gehiago eta izen-ematea, hemen.