(H)ilbeltza beka, Massimo Carlottoren 'Arrivederci amore, ciao' liburua itzultzeko
Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero.
Deialdi honen helburua Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao eleberri beltza itzultzea da. Horretarako, parte-hartzaileek Carlottoren eleberriaren lagin bat itzuliko dute, zehazki 93. orrialdetik 106.era.
Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da. Eskaria 2020ko martxoaren 6a baino lehen egin beharko da, Baztango Udaleko erregistroan.
Ikus hemen bekaren oinarriak.
Ikus hemen itzuli beharreko lagina.