Schillerren «Wilhelm Tell», Iñaki Goenagak euskaratuta

2005 Otsaila 20
Schillerren «Wilhelm Tell», Iñaki Goenagak euskaratuta

Friedrich Schillerren klasikoa berrargitaratu du EIZIEk, «Itzultzaile aitzindariak» sailean. Iñaki Goenagak euskaratu zuen, eta 1934-1935 urteetan argitaratu zuen, epeka. Joan den urtarrilaren 11n, azpeitiar itzultzaile aitzindariak ehun urte bete zituen. Iaz, argitalpen sail honen hastapen urratsa izan zen Ander Arzelusen «Eguarri abestia».

Iñaki Goenaga

Iñaki Goenaga

Azpeitian jaio zen Iñaki Goenega «Sistiya», Loiola ondoko Ormaetxe baserrian, 1905ean. Loiolako nobiziadoan sartu zen 192ean, eta han ezagutu zituen, besteak beste, Andima Ibiñagabeitia, Iokin Zaitegi, Plazido Mujika, Estepan Urkiaga, Lauaxeta eta beste hainbat. Venezuelan hiru urtez egon eta gero, Belgikan teologia ikasi zuen, baina bigarren ikasturtea hasi aurretik apaizgoa uztea erabaki zuen, 1935ean.

Politika gaietan buru-belarri sarturik ibili zen gerra zibila piztu zen arte; mitinetan hizlari trebea izan zen. Gerran, Itxarkundia batailoian aritu zen, baina batez ere Euzkadi egunkarian idazten. Bilbo erori zenean, Santander aldera joa zuen bere kideko gudariekin batera, eta 1937ko abuztuan preso atxilo zuten. Bost urteko gartzelaldia jasanda gero, gerraondoko errepresaliatu askoren gisara bizi behar izan zuen, han eta hemen, lanbide eta bizilekua maiz aldatuz.

Gerrak etena markatu zion, ez bakarrik bizimoduan, baita idazletzan ere: gerra ondoko literatur lanik ez zaio ezagutzen.

Wilhelm Tell

Dirudienez, Aitzolen eraginez euskaratu zuen Goenagak Friedrich Schiller idazle alemanaren Wilhelm Tell klasikoa. Hain zuzen, Aitzolek zuzentzen zuen Yakintza aldizkarian argitaratu zuen, atalka, 1934an hasi eta 1935 bitarte, zapi emanalditan. Aitzolen eskua itzulpen lan horretan izatea ez da harritzekoa, Aitzolen orduko xedeekin bat baitzetorren Suitzaren independentzia goraipatzen duen antzerki lan hori.

EIZIErentzat Inazio Mujika Iraolak prestatu duen edizioak Yakintza aldizkarikoa jarraitzen du, ortografiazko xehetasun batzuk (r gandordunak, adibidez) bazter utzita.

Euskarazko beste itzulpenak

Iñaki Goenagaren itzulpen aitzindaria ez zen izan Schillerren obra ezagunak euskaraz izan duen aldaera bakarra. Geroztik, beste hauek argitaratu dira: