Literatura, itzulpengintza eta ikuskizunak
Eskoriatzako HUHEZI Fakultateak IX. Literatura Astea aurkeztu du prentsaren aurrean, gaur eguerdian, izenburu honekin: Literatura, itzulpengintza eta ikuskizunak. Idazle eta sortzaile ezagunak bildu ohi dira urtero HUHEZI Fakultatean, baina topagune hau ez da ikasleentzat antolatzen bakarrik. Ekimen honen aitzakiarekin, unibertsitateak ateak irekitzen ditu eskoriatzar eta debagoiendar guztientzat.
Aurtengo aukeratu duten goiburuan ageri denez, Literaturaz haragoko saioak antolatu dituzte aurten HUHEZIn. Literaturaz eta ikuskizunez osatu dute aurtengo egitaraua, lantegi horien zubigile itzulpena hartuta.
Izan ere, antolatzaileek diotenez, «HUHEZIko Literatura Asteak jatorrizko hizkuntzan idatzitako literatura izan ohi du ardatz. Baina literaturaz gozatzeko aukerak ez dira hizkuntza bakarrera mugatzen. Kanpoko literaturetan egindako hainbat eta hainbat lan ezagutzeko bidea ere badaukagu itzulpenari esker. Beste kultura batzuk geurera gerturatzen laguntzen digute itzultzaileek. Geure kultura-identitateak osatu eta balioesteko parada izaten dugu besteenetik edaten dugunean».
Lau eguneko egitaraua atondu dute HUHEZIn:
Maiatzak 8, asteartea, 15:00etan
Xabier Payá, Bizkaiko bertsolari txapeldun eta EIZIEko kideak aurkeztuta:
Bertsoak itzul daitezke? Saio esperimentala.
Andoni Egaña eta Onintza Enbeitarekin, bertso-itzulpen jolasetan ariko dira.
Maiatzak 9, asteazkena, 11:30ean.
Patxi Zubizarreta idazle eta itzultzaileak aurkeztuta:
Itzulpenaren erotika: ispilua eta kristala.
Mila eta bat gauen gauak obraren bere itzulpenean oinarrituta, ikasleen laguntzarekin lau hizkuntzatan egindako irakurketa eskainiko du.
Maiatzak 10, osteguna, 19:30ean.
Txalo konpainiak aurkeztuta:
Artea. Yasmina Reza autorearen antzerki obra, Julia Marinek itzulia. Otsailean, Donostia saria irabazitako antzezlana.
Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreekin.
Maiatzak 11, ostirala, 11:30ean. Ikasleen Eguna.
Beñat Zamalloak aurkeztuta: Ai, Humbert, Humbert antzezlana.
Asier Arriagaren poesia emanaldia.