Literatura Unibertsala bildumako bi ale aurkeztuko dira

2009 Iraila 25

EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman beste bi itzulpen argitaratu dituzte bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek. Machado de Assis - On Casmurro - Josu Zabaleta Flannery O'Connor - Ez da erraza gizon on bat aurkitzea - Itziar Otegi

Noiz: 2009ko irailaren 28an, goizeko 11:00etan.

Non: Donostiako Udal Liburutegiko sotoan (sarrera San Jeronimo kaletik).

Bertan izango dira:
- Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Euskara Sustatzeko Zuzendaria
- Bakartxo Arrizabalaga, EIZIEren izenean
- Josu Zabaleta eta Itziar Otegi, itzultzaileak
- Xabier Mendiguren (Elkar eta Alberdania argitaletxeen izenean).