Oskar Aranak itzuliko du John Maxwell Coetzee

2004 Urtarrila 14
Oskar Aranak itzuliko du John Maxwell Coetzee

Oskar Arana arrasatear itzultzaileak irabazi du XVII. Jokin Zaitegi Sariketa, eta horrela 2003ko Literaturako Nobel Saria izan zen John Maxwell Coetzee-ren Disgrace eleberria euskaratzeko beka izango du.

Hemen bertan, 2003ko urriaren 22ko albistean eman genuen XVII. Jokin Zaitegi Sariketaren berri. Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak ematen dute saria, urteroko Literaturako Nobel saridunaren lan bat euskarara itzultzeko. Iaz, Literaturako Nobel saria irabazi zuen John Maxwell Coetzee hegoafrikar idazlearen Disgrace eleberria hautatu zuten itzultzeko.

Oskar Arana herri administrazioko itzultzailea da, HAEE-IVAPen, eta 2004ko iraila bitarteko epea izango du, sariaren oinarrien arauz, bere itzulpena amaitzeko. Trukean, 4.200 euroko saria eskuratuko du.

Itzultzaileak elkarrizketa batean aitortu duenez, hauxe izango da bere lehen saioa literatur itzulpengintzan. Coetzee-ren lana aurrez ezagutzen ez zuen arren, miretsirik gelditu omen zen Disgrace eleberriaren lehen orriak irakurtzen hasi orduko, eta sariketara aurkeztea erabaki omen zuen.

Aranaren itzulpena 2004ko Durangoko Azokan aurkeztuko da, okerrik ez dela.

Ikus baita ere:
EIZIEren webgunean lehendik emandako albistea
XVII. Jokin Zaitegi Sariketaren oinarriak
Disgrace eleberria ingelesez RTF formatuan