Alemaniar literaturako itzultzaileen topaketa (Berlin / Leipzig, 2019ko martxoak 17-24)

2018 Azaroa 6
Alemaniar literaturako itzultzaileen topaketa (Berlin / Leipzig, 2019ko martxoak 17-24)

Itzultzaileen topaketa Alemanian

2019ko martxoaren 17tik 24ra, Literarisches Colloquium Berlin erakundeak mintegi bat egingo du alemaniar literaturako mundu osoko 30 itzultzaile profesinalentzat.

Robert Bosch Foundation eta Alemaniako Itzultzaileen funtsak diruz laguntzen dute ekimena, eta Goethe-Institut, S. Fischer Foundation eta Pro Helvetia Foundation erakundeekin elkarlanean egingo da.

Mintegia Berlineko Literarisches Colloquium-en izango da. Bertan, alemaniar literaturaren azken urteetako bilakaeraren berri emango da, autore, argitaratzaile eta kritikoekin. Leipzigeko Liburu Azokara bisita ere egingo da.

Interesdunek 2018ko azaroaren 20ra arteko epea dute eskaerak aurkezteko.

Informazio gehiago, esteka hauetan: CEATL eta LCB.