Gipuzkoako Foru Aldundia: itzulpen praktikak egiteko bi beka

2015 Maiatza 20
Gipuzkoako Foru Aldundia: itzulpen praktikak egiteko bi beka

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak itzulpen praktikak egiteko bi bekaren deialdia egin du aurten ere. Eskaerak aurkezteko epea gaur hasi, maiatzak 20, eta datorren ekainaren 12an amaituko da. Informazio gehiago, hemen .

Baldintzak

  • Diru laguntzen deialdia egiten den urteari dagokion ikasturtean Itzulpen eta Interpretazio Lizentziaturako ikasketak egiten ari izatea, edo aurreko ikasturtean ikasketa horiek amaiturik izatea.
  • Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egotea.

Praktikaldiaren baldintzak

  • Beka hauen iraupen luzaezinekoa hiru hilabete izango da, guztira 250 praktika ordu, diru laguntza deialdia egiten den urteko uztailaren 1etik irailaren 30a bitartean.
  • Itzulpen praktikak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan izango dira.
  • Lan hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira batez ere, baina ez dira baztertzen beste hizkuntzak ere, beka esleitzen zaien pertsonen prestakuntzaren eta jakintzaren arabera.