GFA: Itzulpen praktikak egiteko bi beka
Aurten ere bi beka izango dituzte Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko.
Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2018ko otsailaren 23 arte.
Bekak eskatzeko baldintzak:
a) Diru laguntzen deialdia egiten den urteari dagokion
ikasturtean, Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren 3. edo 4. maila egiten ari izatea, edo aurreko ikasturtean ikasketa horiek amaiturik izatea.
b) Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egotea.
Argibide gehiago, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (21. orrialdean).