'Frankenstein', Donostiako Liburu Azokan
!['Frankenstein', Donostiako Liburu Azokan 'Frankenstein', Donostiako Liburu Azokan](https://eizie.eus/eu/albisteak/1524048251/@@images/77a33786-04ef-41f4-9274-cd19bcf60bfe.png)
Frankenstein eramango dugu aurten Gipuzkoa Plazako azokara, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Izan ere, 200 urte bete ditu Mary Shelley idazlearen obra handi honek.
Noiz: apirilaren 23an, goizeko 12:00etan hasita, ordubetez.
Non: Gipuzkoa plazako Liburu Azokan, Donostia Kulturaren gunean.
Iñigo Errastik ekarri zuen euskarara, 2013an, Literatura Unibertsala bildumarako, eta azokan izango da itzultzailea bera ere, liburuari buruz solasean. Garazi Ugaldek , berriz, bildumari buruzko sarrera labur bat egingo du aurretik, bildumaren ibilbidearen berri emateko.