«Wordfast Classic» ikastaroa - 2018

Irakaslea

Karlos del Olmo

Helburua

Wordfast Classic programan sakontzea, ikasle arituek eurek aurrez azaldutako beharren arabera. Gainera, Wordfast Pro ere lantzeko aukera ere izango da, ikasleek hala nahi izanez gero.

Ikastaroa egiteko beharrezkoak

Ikasleek ordenagailu eramangarria ekarri behar dute ikastarora, Wordfast Classic 6.99 instalatuta (demoa). Ezinezkoa zaionak idatz dezala EIZIEko bulegora: eizie@bulegoa.eus.

Oharra: Ikastaroa hasi baino lehen, irakaslea harremanetan jarriko da ikasleekin zenbait galdera helarazteko.

Non

Donostian, EHUren Informatika Fakultatean

Noiz

2018ko irailaren 18an (asteartea) eta 20an (osteguna)

Ordu-kopurua

Guztira, 8 ordu (4 orduko 2 saiotan)

Ordutegia

16:00 - 20:00

Prezioa

-EIZIEko bazkideentzat: 90 euro
-Bazkide ez direnentzat: 130 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 105 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)

Izena emateko epea

2018ko irailaren 5etik 11ra (biak barne)

IZENA EMAN

Oharra

-Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

-2018ko irailaren 13an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.