«Poema poema truk II» lantegia. Poesia itzultzen – 2017


Iaz antolatu genuen lehen aldiz «Poema poema truk» lantegia, eta, arrakasta ikusirik, lantegiaren jarraipena antolatu dugu aurten. Ez da, ordea, iazkoaren errepikapena izango: beste poema batzuk izango dituzte ikasleek itzulgai. Beraz, ikastaroa egokia izan daiteke bai iaz parte hartu zutenentzat, bai iaz parte hartu ez zutenentzat.

Irakaslea

Gerardo Markuleta

Programa

Literatur itzulpenari buruzko sarrera labur arin baten ostean, eta ariketa praktiko errazen bitartez, testu poetikoak itzultzerakoan erabilgarri gerta daitezkeen tresnak, baliabideak eta estrategiak landuko dira.

*** Lantegian erabiliko diren testu gehienak aldez aurretik bidaliko zaizkie esku hartuko duten pertsonei.

Helburuak

  • Itzultzaileak testu poetikoen aurrean sentitu ohi dituen aurreiritzi eta beldurrak arindu eta erlatibizatzea.
  • Genero poetikoak itzulgai gisa dauzkan alderdi onuragarri eta gozamenezkoak konturaraztea.
  • Poesia itzulpenak izan ditzakeen zailtasun eta azaroei aurre egiteko baliabideak eta estrategiak bereganatzea.

Hizkuntzak

  • Lantegia euskaraz izango da.
  • Landuko diren testu guztiak euskarazkoak eta gaztelaniazkoak izango dira, salbu eta katalanezko testu labur batzuk, gaztelaniazko itzulpenarekin.

Noiz

2017ko abenduaren 20an

Non

Donostian. Aurrerago zehaztuko dugu tokia

Ordu-kopurua

Guztira, 4 ordu

Ordutegia

16:00 – 20:00

Prezioa

Bazkideak: 45 euro

Ez bazkideak: 65 euro

Izena emateko epea

2017ko abenduaren 4tik 13ra, biak barne

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2017ko abenduaren 14an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.