«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa - 2017
Norentzat
Esan osteko eta aldibereko interpretazioan jardun behar izaten dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat.
Ikastaroan parte hartzeko, beharrezkoa da gutxieneko esperientzia profesionala izatea interpretazioan, edo itzulpengintzako eta interpretazioko lizentziatura edo gradua izatea.
Helburuak
- Interpretazio teknika eta estrategietan trebatzea norabide bietara (ES<->EU).
- Komunikazio gaitasunak lantzea.
Edukia
- Esan osteko interpretazio praktikak.
- Aldibereko interpretazio praktikak, kabinetan.
Irakasleak
- Jaione Arregi Urizar, EHUko irakaslea eta Europar Batasuneko interpretea
- Idoia Gillenea Mujika, zinpeko itzultzaile eta interpretea
Noiz
2017ko azaroaren 9an, 13an, 17an eta 20an (lau saio)
Azaroaren 9an -osteguna-: Esan osteko interpretazioa, Jaione Arregi
Azaroaren 13an -astelehena-: Aldibereko interpretazioa, Idoia Gillenea
Azaroaren 17an -ostirala-: Esan osteko interpretazioa, Jaione Arregi
Azaroaren 20an -astelehena-: Aldibereko interpretazioa, Idoia Gillenea
Non
Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean, 1.47 laborategian
Ordutegia
16:00 - 19:00
Ordu kopurua
Guztira, 12 ordu
Prezioa
Bazkideak: 145,00
Bazkide ez direnak: 225,00
Izena emateko epea
2017ko urriaren 24tik azaroaren 3ra, biak barne
Ikus hemen 2016ko ikastaroaren kronika.
Oharra:
- Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2017ko azaroaren 2an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.