«Egungo itzulpengintzaren erronkak» mahai-ingurua, Literaturia013
![literaturia_2013.jpg literaturia_2013.jpg](https://eizie.eus/eu/jarduerak/solasaldiak/aurreko-urteetan-antolatutakoak/2013/literaturia013/literaturia_2013.jpg/@@images/a42c6f88-b459-420c-a700-f9443f9214c5.jpeg)
Literaturia013 ekimenean, itzulpengintza gai zuen mahai-inguru bat egin zuten ekainaren 2an: "Egungo itzulpengintzaren erronkak: Zelan erantzun egun euskal literaturan ditugun beharrizanei?".
Danele Sarriugartek gidaturik, hiru itzultzailek jardun zuten mahaiaren bueltan: Iñigo Roquek (Edo! argitaletxetik), Joxemari Sestorainek (Cénlit-Denonartean argitaletxetik) eta Bakartxo Arrizabalagak (EIZIEtik).
Egun hartakoak Sarriugartek berak jaso zituen elearazi blogean, artikulu bikain batean: Kale gorria gutxitan izan da hain goxoa.
Horretaz gain, Obabako Testiguak blogean entzungai jarri dute mahai-ingurua osorik.