Literatur itzulpenak baloratzeko irizpideak - Lan saioa - 2008
Ikusita literatur itzulpenak maiz baloratzen diren arren (bekak, sariak, literatur kritikak...) balorazio horiek egiteko erabiltzen diren irizpideak gutxitan esplizitatzen direla eta, besteak beste, literatur itzulpenen kritika berezituak egin ahal izateko horiek argitzea beharrezkoa dela, gaiaren inguruko lan saio itxia antolatzea erabaki zuen ItzulBaitak.
Lan saioak bi atal izan zituen: lehendabizi, egun erabiltzen diren irizpideei buruzko txostena aurkeztu zen, eta ondoren horri buruzko mahai-ingurua egin zen literatur itzulpenen kritikak eta balorazioak egin ohi dituzten zenbait itzultzailerekin.
Lan saioa Donostian egin zen, ekainaren 13an, eta hurrengo partaide hauek bildu zituen. Txostengilea: Manu Lopez Gaseni, itzultzailea. Mahaikideak: Mikel Aierbe, literatur kritiken egilea; Bakartxo Arrizabalaga, itzultzailea; Inma Errea, itzultzailea; Mikel Garmendia, itzultzailea; eta Ander Irizar, itzultzailea. Moderatzailea: Itziar Otegi, itzultzailea.
Ikus hemen saioaren laburpena.
Ikus hemen lan saioaren narrazioa.
Ikus hemen Manu Lopez Gaseniren txostena Euskararako literatura-itzulpenen kritikaz.
Txostena eta elkarrizketaren laburpena SENEZ aldizkarian argitaratuko dira.
Jarduera honek CEDROren laguntza jaso du.