Itzulpengintza jardunaldiak - 2002
CEATLen urteko batzarra Donostian egin zen 2002 urtean, EIZIEk antolatuta. Horren bidetik, itzulpenaren inguruko beste ekimen batzuk ere antolatzeko baliatu ginen aukera horretaz, eta egitarau ireki bat prestatu genuen, Euskal Herriko eta kanpoko itzultzaile, idazle eta goi mailako aditu batzuen partaidetzaz.
Bestalde, gure elkartea sortu zenean hartu genuen konpromisoari jarraituz, euskarazko itzulpengintzan lan handia egin zuten hainbat lagun omendu nahi izan genituen, EIZIEko ohorezko bazkide izendatuz eta haien lan batzuekin hirugarren Itzulpen Antologia argitaratuz. Horrela, langintza horretan jardun duten itzultzaile horien aitorpena egin ez ezik, beste itzultzaileontzako eta lan honetan hasi diren eta hasiko direnentzako ikasbide bat eskaini nahi izan genuen.
Urriaren 2tik 4ra egin ziren jardunaldiok, Donostiako Miramar Jauregian. Emandako hizkuntzetan daude orduko hainbat hitzaldi eta komunikazio.
EGITARAUA
ordua | urriaren 2an (asteazkena) | urriaren 3an (osteguna) |
urriaren 4an (ostirala) | urriaren 5ean (larunbata) |
---|---|---|---|---|
9:00 | CEATLren batzarra | CEATLren batzarra | ||
14:00 | CEATLren batzarra | CEATLren batzarra | ||
18:00 | Eugène Nida: Some overlooked problems in Bible translating |
Andu Lertxundi eta Jorge Gimenez: Itzulpena itzulera da |
EIZIEko ohorezko bazkideen izendapena | |
19:00 | Ramon Irizar eta Eustasio Etxezarreta Bibliaren eta liturgia testuen itzulpena |
Nina Gross (Danimarka):Small country, big language. Irena Trenc-Frelih (Eslovenia): Being Small: its advantages and problems Richard Podany (Txekiar Errepublika):Small language means small book market |
Itzulpen Antologia III liburuaren aurkezpena |