Idazlea itzultzaileen lantegian - 2008
Itzultzaileen lantegia antolatu zuen EIZIEk berriro iazko udazkenean, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoari jarraituz. Irailaren 3tik 5era bitartean egin zen lantegia, Donostian.
Aurreko urteko Euskadi Saria jaso duen obraren idazlea gonbidatu ohi dugunez, Xabier Montoiari egin genion gonbitea, eta Baina bihotzak dio liburuko Irapuato narrazioa beste lau hizkuntzatara itzultzen jardun zuten horretarako gonbidaturiko itzultzaileek, idazlearen laguntzaz:
- Pernille Hansen eta Juan Mari Mendizabal (daniera)
- Gabriele Schwab (alemana)
- Joanna Janiszewska (poloniera)
- Daniel Lujan (katalana)
Parte hartzaileek Euskadi Irratiko "Arratsaldekoa" saioan eman zuten esperientziaren berri. Hemen entzun dezakezu solasaldia.
Beti bezala, azken egunean mahai-inguru batera bildurik, esperientziaren berri eman zuten parte hartzaileek jendaurrean, eta narrazioaren pasarte bat (eta bera) lauzpabost hizkuntzatan entzuteko aukera izan genuen. Ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Klub Aretoan egin zen.
Senez aldizkariaren zenbaki berezi batean argitaratu ziren gero ipuinak (euskarazkoa eta itzulpenak, 36. zenbakian). Hemen dituzue.