en > eu itzulpen mintegia - 2010

EIZIEk antolaturiko en > eu itzulpen lantegia izan zen joan den maiatzaren 15ean, larunbatarekin, Ernest Lluch Kultur Etxean.

Koro Navarro itzultzaile aritu eta adituak gidatu zuen saioa, eta pozik dira bertaratu ziren hamalau kideak.

t05.jpg

Saioaren lehen zatian, lantegikideek Koro Navarrori bere esperientziaren berri emateko eskatuta, ikaste prozesua etengabea dela aipatu zuen. Hogeitaka liburu itzuli ditu Korok, eta hasi zenetik gaur arte arean aldatu da metodologia: lehen liburua eskuz itzuli zuela oroitarazi zigun, baina gaur egun itzulpen memoriak erabiltzen ohituta dago.

Koro itzultzen hasi zenetik gaur arte, horretarako tresneria ez ezik, euskararen beraren arautzea ere aldatu da. Itzultze prozesuan denak du garrantzia (jatorrizko eta xede hizkuntzak ondo jakitea, esperientzia, zuzenketa, besteren testuetatik ikastea…), eta ikaste prozesuak etengabea behar du izan, baina aparteko indarra eman zion xede hizkuntza lantzeari.

t04.jpg

Saioaren bigarren zatian Korok prestaturiko ariketak landu ziren, eta adibide praktikoak baliatu ziren ingelesetik euskarara itzultzean agertzen diren arazo batzuei buruz gogoeta egiteko.

Ikastaro honek, bestalde, CEDROren laguntza jaso du.