Esan osteko eta aldi bereko interpretazio ikastaroa - 2008

Helburua

Interpretazio lanbiderako prestatzeko beharra dutenei begira eratu zen ikastaro honekin hauxe zen lortu nahi zena: teknika horietan trebatzeko aukera ematea ikasketen bidez horretarako aukerarik izan ez dutenei, edo ikasi den arren praktikatzen jarraitu nahi dutenei. Esan ostekoarekin ekin zitzaion, lanbidean horretan jardungo ez bada ere, aldi berekorako prestakuntzaren oinarria delako.

Egutegia eta ordutegia

Irailaren 23tik azaroaren 27ra. Astean bi egun (astearte eta ostegunetan), egunean hiru ordu, arratsaldez, esan ostekoan 30 ordu eta beste 30 aldi berekoan.

Non

Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean.

Antolatzaileak

Ikastaroa EIZIEk eta IZOk antolatu zuten, EHUko Letren Fakultatearen laguntzaz.

Programa

Esan osteko interpretazioa

1.- Interpretazioari buruzko sarrera historikoa eta teorikoa
2.- Laburpena, ordena eta biformulazioa. Ariketak
3.- Oroimena. Ahozkotasunaren garrantzia. Notaketa teknika
4.- Oroimen lanketa. Notaketaren lanketa pausoka
5.- Esan osteko notaketa praktikak
6.- Esan osteko praktikak
7.- Esan osteko praktikak
8.- Esan osteko praktikak
9.- Ikusizko itzulpenaren erabilera esan osteko interpretazioan

Aldi bereko interpretazioa

1.- Arnasketarako eta ongi ahoskatzeko zenbait teknika. Ahozkotasunaren lanketa ikasleek eman beharko dituzten mintzaldien bidez
2.- Parafrasia eta kabinen berri. Kabinako lehen ariketak
3.- Kabinako ariketekin jarraitu
4.- Aldi bereko praktikak
5.- Aldi bereko praktikak
6.- Esan osteko-aldi berekoa: bi teknikak erabiltzeko modua
7.- Nola itzuli testu idatziak aldi berekoan
8.- Aldi bereko praktikak
9.- Aldi bereko praktikak
10.- Aldi bereko praktikak