«Aposizioak noiz eta nola» - 2019 (Bilbo)
Irakaslea
Helburuak
Euskaraz izen-sintagmek duten osaeran, inguruko erdaren kontrakoa da ezinbestean osagaien hurrenkera: determinatzailea azken buruan, eta hari erantsiak kasu-markak zein (kanpo-)aposizioak. Hori dela eta, aposizioak eransteko prozedurak ezin daitezke izan berdinak, eta, kasu askotan, aposizio-egiturara jotzea bera ere ez da egoki(en)a izango. Ez dago esan beharrik nolako presentzia zabala duten halako egiturek prosa formalean, eta, bereziki, testu teknikoetan.
Esaldietan askeago txertatzen ditugun beste tarteki batzuen aldean, ISei lotuak (gehituak) joatea da, hain zuzen, aposizioen ezaugarri nagusia. Lehenik bi aposizio mota bereizi behar dira, funtzio sintaktiko eta semantiko desberdinak dituztenak, hortik abiatu behar baita gero haien forma-aukerak ondo bereizteko (edo, esan bezala, aposizioa erabiltzea saihesteko).
Ohi dugun bezala, ikastaroko partaideen testuetatik landu nahi dugu praktika, eta, hartarako, bakoitzak helarazi behar digu eskuartean darabiltzanen adierazgarri den testu zatitxo bat. Kasu honetan, itzulpenen jatorrizkoa ere oso baliagarri izango zaigu.
Noiz
2019ko azaroaren 26an eta 28an
Non
Bilbon, Euskararen Etxean
Ordu-kopurua
Guztira, 8 ordu
Ordutegia
16:00 – 20:00
Prezioa
- EIZIEko bazkideentzat: 90 euro
- Bazkide ez direnentzat: 130 euro
Izena emateko epea
2019ko azaroaren 7tik 14ra, biak barne
Oharra
- Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2019ko azaroaren 18an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.
2019-11-07