«Zuzenketa-lana: tipula zuritzen II» ikastaroa
Norentzat
Erabat edo partez zuzentze-lanetan aritzen direnak, inoiz horretan aritzen direnak, edo jarduera horretan interesa duen edonor.
Irakasleak
Helburuak
2018ko ikastaro gehienbat teorikoan, gogoeta egin genuen testuak zuzentzeko lanaz, aintzat harturik zein izan litezkeen ikuspegi orokor baten oinarriak. Oraingo honetan, lan horren alderdi praktikoari heldu nahi diogu bete-betean, zuzenketaren arazo eta gorabeherarik ohikoenetan nondik jo asmatzeko eta testuak hobetzeko estrategiez jabetzeko.
Edukiak (besteak beste)
- esaldien antolaera
- puntuazioa
- kohesioa eta koherentzia
- egileak zer esan nahi zuen eta testuak zer esaten duen
- testu mota bakoitzak bere zuzenketa-modua
- erregistro-egokitasuna
- kalkoak: alferrekoak eta beharrezkoak
- unitate fraseologikoak eta klixeak
- erdarazko euskara vs euskarazko euskara
- arauak eta lizentziak
- testuarekin eta egilearekin negoziatzea
- gramatikako zertzelada batzuk
- parte-hartzaileek proposaturiko zenbait auzi
Metodologia
Zuzenketa-lanaren inguruan barneratutako oinarri teoriko batzuk nola aplikatu landuko dugu, egiazko testuekin ariketa praktikoak eginez. Taldekide guztien parte-hartzea sustatuko dugu, haien premietara egokitzeko, eta parte-hartzaileen arteko solasaldia bultzatuko dugu, denon esperientziatik edanez norberaren lana fintzeko.
Non
Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan
Noiz
2022ko azaroaren 9an eta 10ean
Ordu-kopurua
Guztira, 7 ordu (2 saio 3,5 ordukoak)
Ordutegia
16:00 – 19:30
Prezioa
-EIZIEko bazkideentzat: 75 euro
-Bazkide ez direnentzat: 110 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 100 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)
Izena emateko epea
2022ko urriaren 11tik 21era (biak barne)
Oharrak
- Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2022ko urriaren 26an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.