«Aposizioak noiz eta nola» - 2019

IZENA EMAN

Irakaslea

Juan Garzia

Helburuak

Euskaraz izen-sintagmek duten osaeran, inguruko erdaren kontrakoa da ezinbestean osagaien hurrenkera: determinatzailea azken buruan, eta hari erantsiak kasu-markak zein (kanpo-)aposizioak. Hori dela eta, aposizioak eransteko prozedurak ezin daitezke izan berdinak, eta, kasu askotan, aposizio-egiturara jotzea bera ere ez da egoki(en)a izango. Ez dago esan beharrik nolako presentzia zabala duten halako egiturek prosa formalean, eta, bereziki, testu teknikoetan.

Esaldietan askeago txertatzen ditugun beste tarteki batzuen aldean, ISei lotuak (gehituak) joatea da, hain zuzen, aposizioen ezaugarri nagusia. Lehenik bi aposizio mota bereizi behar dira, funtzio sintaktiko eta semantiko desberdinak dituztenak, hortik abiatu behar baita gero haien forma-aukerak ondo bereizteko (edo, esan bezala, aposizioa erabiltzea saihesteko).

Ohi dugun bezala, ikastaroko partaideen testuetatik landu nahi dugu praktika, eta, hartarako bakoitzak helarazi behar digu eskuartean darabiltzanen adierazgarri den testu zatitxo bat. Kasu honetan, itzulpenen jatorrizkoa ere oso baliagarri izango zaigu.

Noiz

2019ko apirilaren 9an, 10ean eta 11n

Non

Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Ordu-kopurua

Guztira, 12 ordu

Ordutegia

16:00 – 20:00

Prezioa

  • Bazkideak: 125 euro
  • Ez bazkideak: 185 euro

Izena emateko epea

2019ko martxoaren 21etik 29ra, biak barne

Oharra

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2019ko apirilaren 2an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN